lunes, 26 de noviembre de 2012

Bote Luzea Euskal Pilotako jokamoldea



SARRERA

Bote luzea bi talderen arteko oposizioan oinarrituriko euskal pilotaren jokamolde zuzena dugu, plekaren beharrik gabekoa alegia, marra jokoa da. Gaur egun, ez dago oso hedatua Euskal lurraldean, hori dela eta, ez dago txapelketa ofizialik, ezta araudi zehazturik ere. Garai batean ostera, artzaiek mendietako soro eta belardietan askotan jokatzen zuten.


JOKAMOLDEA
  • Aurkaritza:  3:3, 4:4 edota 5:5 egoeran jokatzen dute elkarren aurka, hau da, kolaborazio oposizioan oinarrituriko jokoa da.
  • Materiala: Esku hutsez jokatzen denez ez dago eskularru edota xisterarik. Pilotari dagokionez, eskuz jokatzen dena bezain arina ez da eta handiagoa da, jokoa moteltzen duelarik. Esan beharra dago Valentzia aldean jokamolde honen oso antzekoa den Llargues-a jokatzen dutenek pilota askoz ere txikiagoa baliatzen dutela jokatzeko.
  • Kantxa: Joko-eremua izatez (5:5), 55-60 metro bitarteko luzerakoa (futbol zelai baten erdia) eta 12-15 metroko zabalerakoa  da, baina moldagarria da jokalari kopuruarekiko, hau da, 3:3ren kontrakoa bada partida, murriztu egingo dira zelaiaren dimentsioak. Kantxa bi eremutan egongo da bereizita, botarriaren defentsaren eremua, eta erreferarena. Bi hauen artean marra bat egongo da eskasa deiturikoa, honetaz gain,  alboetako eta fondoetako marrak ditugu, zelaia mugatuko dutenak. Ez da beharrezkoa, baina frontoi batean jokatuz gero, frontisa eta errebotea fondoko marratzat har daitezke funtzio bera izanik( pareta zuzenean joez gero kintzea beste taldearentzat izango delarik ).
  • Puntuazio sistema: Kintzekako puntuazio sistema du, Tenisaren antzera. Honetan, 4 kintze eskuratutakoan, joko bat lortuko dugu, beti ere aurkariekiko 2 kintzeko distantzia izanik. 3na kintze egonez gero, hau da, 40-40, ADOS hitza esango dute. Honekin 30na, 2na kintze, jartzeko adostasunera iritsi direla esan nahi dute. Taldeetako batek ez badu kintzerik lortu, hau da, 0an baldin badago, Esperantzan dagoela esaten da. Partidak, hainbat jokotara joka daitezke, normalena 9, 11 edota 13 jokoetara izatea da, baina jokalari kopuruak eta hauen arteko adostasunak aldakorrak egiten ditu. Azken finean, Mus jokoan 4 erregetara edo 8ra joka daitekeen bezala adostasun batera iristea da xedea.

  • Sakea: Jokatzen hasteko egin beharreko lehenengo kolpea dugu sakea, hau burutzeko botarri baten beharra dugu ( tripode itxurako mahai txiki bat ), hau botarriaren defentsaren eremuko fondoko marraren gainean finko kokatzen delarik. Bertan lehenengo punpa egin, eta ondoren, jo egingo diogu pilotari eskasa pasaz, erreferaren eremuan barruan punpa eginaz. Kintze bakoitza hasteko egingo da sakea. 

  • Xixa (marra): Joko-eremua baldintzatzeko irudikapenezko marra bat, zeinak eskasa baliogabetu eta ordezkatzen duen xixa jokatzen den kintze horretan. Hau gertatzeko pilotak eskasa pasa behar du erreferakoen eremura bi edo punpa gehiagoz iritsiz, eta hau geratzen den edo pilota irteten den tokian kokatuko da xixa. Beste aukera posible bat ere badago, erreferakoek pilota jo eta sakatzeile rolekoek pilota eskasa pasa aurretik geratzea, xixa bertan kokatuko delarik. Xixa egin edo lortzean, ez dugu kintze ez jokorik lortzen, baizik eta beranduago jokatuko den kintzean abantaila, erreferaren eremua txikiagotuz, eta ondorioz, lekualdaketa egitean sakea zutenek defendatu beharreko eremua murriztuz, xixa soilik sakatzaileek lor baitezakete (xixaren egoera bera lortzen badute erreferakoek kintzea erdietsiko dute, ez xixa). Kintze hau, xixarena, besteak bezala jokatzen da, baina eskasa lekualdatuta. Hau jokatzeaz amaitzean, berriro ere hasierako egoerara itzuliko gara. Beti ere, bigarren xixa bat ez dagoenean, gehienez bi egon daitezkeelarik. Bigarren xixa bat balego, eskuratutako ordenan jokatuko dira, eta biak jokatu ostean itzuliko gara hasierako egoerara, eskasarekin jokatzera.(Xixaren inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, hasierako "artzaiek mendietako..." estekan 5:50 minutuan azaltzen dizute).
  • Xixa-pasa (lekualdaketa): Bi taldeen rol aldaketa gerta dadin bi aukera besterik ez daude. Aukeretako bat, xixa bat izatea eta bi taldeetako bat 3 kintzerekin egotea da. Beste aukera, berriz, bi xixa egitea da.
  • Piedre:  pilota jotzaile rolean dagoen batek nahi gabe bere taldekide bati jotzen dioenean gertatzen den egoera,  non aurkariek kintzea lortzen duten.
  • Jokoa: Sakatzaileak sakea egin eta eskasa pasatzean, erreferakoek airez, zein punpa batez erantzun dezakete. Honen ostean, elkartrukean arituko dira pilotak bi punpa edo gehiago ( lurretik arrastaka joateraino ), punpa barruan eta kanpoan beste bat, edota, pilota zuzenean kanpora irten arte. Esan, sakean izan ezik,ez xixak ezta  eskasak ere ez dizkietela jokalariei mugak jartzen eta bestearen eremura sar daitezkeela. Soilik pilotari jartzen dizkio mugak.
    • Bi punpa edo gehiago: Sakatzailearen eremuan gertatuz gero, erreferakoek kintzea lortuko dute. Aldiz, erreferaren lekuan gertatzen denean, xixa kokatuko da pilota geratzen den edo gelditzen duten tokian ( gorputzeko edozein atalarekin ). Honekin bat, jokalari batek pilota gaizki blokatuz gero, hau atzerantz joanik eta atzeko batek geratu behar duelarik  ere, azkenak geratu duen tokian xixa jarriko litzateke. Azken hau, eskasetik geroz eta gertuago egin hobe izango da erreferan daudenentzat, toki aldaketan espazio handiagoa defendatu beharko baitute geroz eta eskasatik urrunago egon xixa. 
    • Punpa bat barruan eta urruna kanpoan: Botarriaren defentsaren eremuan gertatzen bada, kintzea lortuko dute erreferako eremukoek. Ostera, erreferakoen eremuan gertatuz gero, xixa jarriko da irteten den tokitik. Frontoi edo pareta dun instalazio batean jokatuz gero, atzean edo aurrean egon daitezkeen paretek pilota punpa egin ondoren joanez gero, jokatzen jarraitzeko aukera ematen dute. Zuzenean jo ez gero kintzea galduko du pilota jo duen taldeak,  bote bat pareta eta berriz punpa eginez gero, aldiz, kintzea irabaziko du pilota jo duenak. 
    • Zuzenean kanpoan eginez gero punpa: Pilota kanpora bota ez duen taldeak kintzea lortuko du.
Xixa jokatzean, ezin daiteke beste xixarik eskuratu, kintzea bata zein bestearentzako izango da, orain arte azaldutakoaren arabera. Xixa zena hau eskuratzen zuenarentzako kintzea bihurtzen delarik.
Pilota lurretik arrastakoa joanez gero, aurkarien fondoko marrara iristean edota hau pasatzean, kintzea eskuratuko du pilota jotako taldeak, beraz, hau izango da sakatzaile rolekoek kintzea gabe lortzeko edukiko duten aukera bakarra erreferakoek zuzenean kanpora botatzearekin batera (bestela xixa baita).

Erreferentzia:
Gai honen inguruan argitaratuta ezer gutxi dagoenez, gure lana gehienbat  Zubietan Xiba taldeko Eñaut eta Josebarekin eginiko praktikan ikasitakoaz bideratu dugu, bai eta haiei eginiko galdeketan ere. 



Eskerrak eman nahi dizkiegu Bote Luzeari buruzko lan honetan zalantzak argitu eta jokamolde hau Zubietan jokatzeko aukera eman diguten Eñaut eta Josebari. Honetaz gain eskerrak ere Antxoni.






26 comentarios:

  1. Blog bikaina! Link eta bideo ugariekin. Hori aberastu egiten du testua, oso konpletua den lan bat egiten bloga. Gainera, interneten goratabera informazio bilatzen ari zaretela nabarian jartzen du, eta iturri desberdinak irakurtzen eta konparatzen ari zaretela ere.
    Gainera, informazioa oso era argian aurkeztuta dago, bai itxura aldetik (margenak, espazioak, puntuak…) bai kontenidoaren aldetik ere ( ez dago sobratzen den edota beharrezkoa ez den informazioa, bideoak teoriarekin erlazionatuta daude eta ez hala edo nola jarrita…)
    Agian zuen bideo pertsonal bat faltan botatzen da… zuek agertzea, edo hitz egitea… agian elkarrizketa bat egiten edo teoriaren laburpen txikitxo bat azaltzen…
    Eta ere, agian liburu edo aldizkari baten erreferentzia ondo egongo zatekeen teoria aberatsagoa izateko, edota ikerketaren bat link batean sartzeko. Baina liburu gutxi egongo dira honetaz hitz egiten dutenak, eta normala da ere ezer ez aurkitzea.
    Informazio osoa eskura dugu blog honetan, jokamoldea nolakoa den ulertzeko behintzat. Agian pilotarekiko erlazioa nolakoa den gehiago zehaztuko nukeen, baina egia da bideotan oso ondo ikusten dela pilota kolpatzen dutela, eta hori nahikoa da.
    Bi galdera sortzen dizkit blog hau: Nork da ateratzen duen lehena eta nola erabakitzen da?
    Ohiko kokapen zehatzak ba al daude?

    Dena den, blog dotore eta konpletua egin duzue eta irakurtzeko (eta ulertzeko) oso erraza ere.

    NOTA: 9,00

    Mikel Tapia_

    ResponderEliminar
  2. Blog on baten aurrean gaude, informazio oso ona duelako eta horrelako blog gehiago egon beharko lirateke, kirol zahar hauei garrantzia gehiago emateko. Beraiek esan duten bezela informazioa gutxi dago liburuetan eta jokalarietaz fidatu behar izan dute, hala ere ez dakigu liburuko informazio gutxi ori erabili duten edo ez, ona izango zen esatea erabili duten hala ez. Informazioa oso ondo antolatuta dute, sarreratzo bat, aurkaritza, materiala… oso ondo dago banatuta urruna datorrena ulertzeko. IKT-tresnen erabilera oso ona dute, bideo eta argazki asko dutelako eta blog-a ondo ulertzeko oso baliagarriak dira, hala ere jokalari batekin elkarrizketa bat ez zen gaizki etorriko. Ikusten da talde osoak kolaboratu duela bideoetan denak ateratzen baitira. Amaitzeko esan daiteke jokamoldea ondo esplikatuta dagoela, puntuazio sistema, xixa (marra)… hala ere zen gaizki etorriko kolpeak esplikatzea eta sakean dute kokapena erakustea.
    Nota: 9

    ResponderEliminar
  3. Euskal pilotaren jokamolde zaharrenetariko baten aurrean gaudela esan beharra dago nahiz eta gaur egun oso hedatuta ez dagoen jokamoldeetako bat izan. Honi buruzko informazioa gehiegirik ez dagoenez datuak jasotzeko jokamolde hau jokatzen duten pertsonei galdetu diete.
    Aurkezpenari dagokionez argi eta txukun dago, ortografia aldetik egoki gainera.IKT tresnen erabilera egokia nahiz eta argazkiren bat gehiago nik sartuko nukeen. Batez ere joko zuzenei inguzko bideo oso ona dela iruditu zait.Gainera kintze bideoari esker kolaborazio lan bat egon dela ikus dezaket.
    Jokamolde egiturari dagokionez egokia dela iruditzen zait. Joko mota nolako den , norgehiagoka ba al dagoen ondo azaltzen da. Agian faltan bota dudan jokatzen den lekuaren irudi bat izan da. Baita ere esan beharra dago jokaldiak ongi daudela adierazita nahiz eta bideoren bat falta hauek adierazteko.
    Beraz informazioa lortzeko zailtasunak medio eta informazio honekin jokamolde hau nahiko ongi ulertu daitekeela ikusirik, nik jartzen diodan kalifikazioa 8.75eko izango da.

    ResponderEliminar
  4. Alexander Oyarbide Ormazabal5 de diciembre de 2012, 7:35

    Jokamolde hau aukeratu dut iruzkina egiteko, izan ere, guztietatik arraroena eta konplexuena dela iruditu zait.

    Zoriondu nahi dizuet honelako jokamolde baten inguruan lortu duzuen informazioagatik, interneten bertan ez baitago ia ezer eta ikusi da Zubietara joatea informazio iturri nagusiena izan dela.

    Aurkezpenaz esan beharra dut Bote Luzeari buruz ezertxo ere ez dakienak argi eta garbi ulertuko duela nola doan jokamolde hau, dena argi eta zehatz azaldurik baitago.

    IKT tresnen erabilera kontuan eduki duzue nola jokatzen den azaltzeko baina ez legoke gaizki zuek jolasten ateratzen zineten bideo bat egitea edo elkarrizketa bat, agian.

    Jokamoldearen egitura eta joko ekintza argi geratu dira jarri dituzuen bideoei eta argazkiei esker, bertan azaldu baitira materiala, jokoko egoerak, marra...

    Laburbilduz, lan ona egin duzuela uste dut eta gainera, ezezaguna den honelako jokamolde bati bultzada bat ematea lortu duzue.

    Nire nota 8,75ekoa izango da

    Alexander Oyarbide Ormazabal




    ResponderEliminar
  5. Jokamolde honek atentzioa deitu dit; izan ere, ikasgaia eman genuen arte ez nuen sekula entzun eta gehiago jakin nahi izan dut. Gainera, konturatu naiz Laxoa jokamoldearen (nire taldeak egindako jokamoldea) oso antzekoa dela baina eskuz eta horrek ezberdintasun batzuk bilatzera bultzatu nau. Hau esanda, beraz, ebaluazio irizpideei jarraituz, talde lan honen kritika egingo dut:
    1)Datuak jasotzeko, esan duzuenez, ez dago informazio asko, baina erreferentziatan hartutako bideoak jartzea egokia izango litzateke. Izan ere, hartutako bideoak oso egokiak iruditu zaizkit eta ziur nago bertatik lana osatu duzuela.
    2)Aurkezpena nahiko argia da baina gauza batzuk falta direla iruditzen zait, batez ere joko ekintzaren atalean (6.puntuan aipatuko dut hau). Beraz, osatu gabe dagoela esango nuke.
    3)IKT tresnen erabilera nahiko zabala da, baina egokia litzateke norbait elkarrizketatu izan bazenute (ez dakit ezin izan duzuen inorekin egon). Horrez gain, argazkiak kanpoan, hau da, testuarekin txertatuko nituzke; bestela, horrenbeste link-ekin testua “kargatu” samar geratzen da.
    4)Kolaborazioari dagokionez, bideoetan jendea falta da eta egokia litzateke denen parte hartzea.
    5)Jokamoldearen egitura oso ondo dago nire ustez. Puntu guztiak aipatu dituzue eta zati hau nahiko argi dagoela iruditzen zait.
    6)Joko ekintza, ordea, ez dago osatua. Sakatzaileak ateratzen duela aipatu duzue, baina ez non kokatzen den, eta horrekin taldeko edozein dela pentsa dezakegu. Gainera, besteen kokapenak ere ez dituzue aipatu, ezta kolpe ezagun eta erabiliak ere. Beraz, atal hau sakontzeko daukazuela pentsatzen dut.
    Oro har, nire nota lan honekiko 7,5ekoa da.

    Nerea Hernandez

    ResponderEliminar
  6. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  7. Ulertzen zaila den jokamoldea iruditzen zait bote luzea. Horregaitik, zuen lana ebaluatzea erabaki dut, klase praktikoarekin jokoaren nondik norakoak oso argi geratu ez zitzaizkidalako. Behin irakurtzen hasita ordea, konturatu naiz zuek beste aldaera baten inguruko lana egin duzuela. Hori dela eta, kontuan hartuz aldaera honen inguruan ezer gutxi nekiela, zoriondu nahi zaituztet, jokamoldea uler dezadan lortu baituzue.

    Euskal Pilotako jokamolde zaharrenetarikoa izanik, ulertzekoa da informazioa topatzerako orduan arazoak izatea; hots, ulertzekoa da lana elkarrizketa batean oinarritu behar izana. Horren adibide ditugu testuko informazioa azaltzeko erabili dituzuen bideoak, zeinak idatzitako informazioa ulertzeko balio duten. Orokorrean, esaldi argiak erabili dituzue, puntuazio egokia eta kohesioa, beraz, testua erraz ulertzen da. Jokamoldearen egitura behar bezala azaldu duzue, baina nik joko eremuaren irudi grafikorenbat edo argazkirenbat txertatuko nuke kantxaren ezaugarriak azaldu dituzuen paragrafoaren azpian, bisualki informazioa hobeto ulertzen baita.

    Batez ere zuen lanean xixari eman diozue garrantzia, hori baita nolabait esateko bere berezitasun eta oinarritariko bat, gainontzeko jokamolde gehienek ez daukatena. Lanaren zati hau oso ongi landu duzuela iruditu zait, egoera posible guztiak azalduz. Beharbada ez duzue sake egoeran jokalariek duten kokapena hain argi utzi. Jokoari dagokionez, pilota gelditzen den eremuaren arabera eta gelditzen den eraren arabera dauden posibilitateak azaldu dituzue, baita egoera bakoitzean puntua norentzako den ere.

    Ulertzekoa da hainbat egoera zehaztasun osoz azaldu ez izana, horretan sartuz gero lana gehiegi luzatu eta nahaspilatuko bailitzateke, beraz, sakontasun egokiaz egin duzuela uste dut, ez sakonegi ezta oso gainetik ere. Beraz, ororen gainetik jokamoldearen inguruan dagoen informazio eskasia kontuan hartuz, iruditzen zait benetan dezente mugitu zaretela lan oso eta mamitsu bat lortzeko. Kalifikazioa: 9

    Leire Etxegia

    ResponderEliminar
  8. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  9. Bote luzeari buruzko ebaluazioa egitea erabaki dut, izan ere gaur egun oso esaguna ez den jokamoldea delako, eta ikusi nahi nuelako egindako lana horren informazio gutxirekin jokamolde honi buruz. Horregatik, esan beharra dago informazio jasotzeari dagokionez, lan ona egin dutela, eta informazio asko bildu dutela Zubietako jokalarietatik. Aurkezpenari dagokionez, oso ondo dago azalduta jokamolde hau, izan ere, zailtasunak izan nituen jokamolde hau ondo ulertzeko, eta aurretik irakurri izan banu blog hau, erraztasun handiagorekin ulertuko nuke klasean egindakoa. IKT tresnen erabilera ikusten da, baina ez zarete gehiegi baliatu bideoetaz, eta nire ustez elkarrizketen bat ondo egongo legoke. Eta azkenik, jokamoldearen egitura eta joko ekintzari dagokionez, kontzeptuak oso ondo azaldu dituzue, materiala, arauak... eta oso baliagarria iruditu zait "marra" madarikatua guztiz ulertzeko.
    Laburbilduz, kontuan hartu behar da egindako esfortsu jokamolde honi buruzko informazioa bilatzea, baina nire ustez, aurretik aipatu dudan bezala, bideo eta elkarrizketak faltan izan ditut, hurrengorako, aholku moduan, saiatu zaitezte bideo gehiago jartzen.
    Nota: 8
    Jon Pinuaga

    ResponderEliminar
  10. Ebaluazioa egiteko aukeratu ditudan blogak gutxien ezagutzen ditudan jokamoldeak dira, hauek irakurri ostean informazioa bereganatu dudan ala ez jakiteko, eta zuena, bote luzea hain zuzen, nire aukeretako bat da.

    Bloga bere baitan oso osatua iruditu zait, informazioa askorekin, eta informazioa hau eskuratzeko konturatu naiz ez dituzuela baliabide asko izan, soilik elkarrizketatuen laguntza, beraz oraindik eta meritu gehiago duzue hain informazio iturri gutxirekin hain lan osatua lortzea.
    IKT tresnen erabilera argi geratu da hainbat bideo, argazki eta espazioaren grafikoak sartu baitituzue, baina egia da faltan bota dudala jokoaren dinamika erakusten duen bideoren bat.
    Beste alde batetik jokamoldearen egitura eta joko ekintza azaltzen dituen puntu guztiak edo gehienak errespetatu dituzuela ikusi dut.

    Amaitzeko esan nahiko nuke nire jakintza bote luzearen inguruan zabaltzea lortu duzuela, beraz horrekin batera nire helburua betearazi izana. Hori guztia dela eta zuentzako dudan nota 8,5ekoa da. ZORIONAK!

    Irati Ibarbia

    ResponderEliminar
  11. Ez nekien jokamolde hau existitzen zenik ere! Beraz, oso interesgarria eta aberasgarria egin zait irakurtzea, eta berau ezagutzea.
    Oso informazio gutxi dago honi buruz, eta beraz oso ulergarria da hauek egin dutena: jokamolde honetan espezializatuak diren pertsonekin kontaktuan egon eta beraiengandik informazioa lortu.
    Aurkezpenari dagokionez, oso argia da: letra kolore ezberdinak, eta testua bideo eta argazkiekin tartekatuta. Honek blog-a dibertigarri bihurtzen du eta aspertzeko arriskua alderatzen du.
    IKT tresnak asko erabiltzen dituzte lehen esan bezala, bideo eta argazkien bidez. Hauen erabilpenaren bidez, blog-aren ulergarritasuna hobetzen du.
    Jokamoldearen egiturari eta joko ekintzari dagokionez, oso garbi azalduta dago. Gainera, edozein moduko zalantzarik izanez gero, hor daude bideoak.
    Beraz, nire iritziz 9ko blog bat geratu zaie. Oso interesgarria benetan.
    Julen Sagastibeltza Lasarte

    ResponderEliminar
  12. Klasean eman aurretik ez nuen jokamolde honen berririk, eta oso zaila iruditzen zait denboran galtzen joan den, eta gutxi entzuten den jokamolde bati buruz lan bat egitea. Meritua duzue. Honi buruz ez da informazio asko egongo interneten, eta horregatik nabaritzen da elkarrizketan egin behar izan dituzuela, eta ez dagoen tokietatik informazioa bilatu. Testua bikain dago banatuta, oso txukun, ordenatua eta begietatik sartzen zaizuna. Bideo mordoak erabili dituzue, behar zen tokietan, eta testua ulertzen lagundu didate.Agian bideo guztiak lanaren lehenengo zatian zeuden, eta amairen ez da egon bideorik, baina ez dira beharrezkoak ere izan. Kolaborazio lana zela ikusteko zuen bideo bate do falta izan zait, eta elkarrizketara eta Zubietara danak joan zaretela ikusteko, baina ala eta guztiz ere oso ondo dago azaldua, egitura eta araudia zehatz azaltzen da. Blog hau ebaluatzea aukeratu dut, ez nuelako ezagutzen ia jokamolde hau, eta interesa piztu didazue, behar bezala azalduz.

    Nota: 8,75

    Kevin Huber

    ResponderEliminar
  13. Euskal pilotaren jokamolde zaharrenetariko bat aurkezten duen blog baten aurrean gaude eta honek asko laguntzen du jokamolde honen zabaltze prozesuari. Jokamoldearen zahartasunak informazioa pilatzeko zailtasunak dakar, beraz argi ikusten da informazio desberdinen konparaketak eta hautaketak egin behar izan duzuela, baita ere ikusten da jokamoldea hobeto ezagutzeko instalazioetara hurbildu zaretela. Testua ordenatua, zehaztasunarekin eta ezaugarri garrantzitsuenak azpimarratuz eta desberdinduz agertzen zaizkigu blog-ean , honek asko lagunduz testua ulertzerakoan. IKT-ren tresnen erabilera egokia daukagu, pare bat bideo eta argazkiak agertuz jokamoldea hobeto ulertzera lagunduz. Kolaborazio lana, ez da asko antzematen bideo edo argazkietan baina jokamoldearen zailtasunak kolaborazio lan handia eskatzen du, beraz ziur nago kolaborazio handia egon dela blog-a sortzerakoan. Jokamoldearen egitura dela eta joko zuzena dela aipatu eta azpimarratzen du, 2 taldeen arteko duelua dela, materiala, kantxa… zehatz meatz azaltzen ditu. Laburbilduz, blog on baten aurrean gaude, beraz nire kalifikazioa: 8,5ekoa izango da.

    ResponderEliminar
  14. Aitana perez rekalde.
    Nahiz eta informazio iturriak oso eskasak izan honelako jokamolde zahar eta ez ohiko baten aurrean, taldea ondo moldatu dela eta asko mugitu dela argi dago. Hala da non aurkeztutako informazio oso argia eta ulerkorra den.
    IKT-en erabilera ezinbestekoa izan da azalpena guztiz osatzeko, eta hauxe da nire ustez lana aberasten duena. Hala ere oso garrantzitsua iruditzen zaidan joko ekintzaren falta sumatu dut, izan ere blogaren azalpena borobiltzeko horren irudikapena izatea gustako litzaidake, ze gainontzeko informazioa, jokoaren deskripzioari dagokionez, ia oso konpletua baita. Baita ere lehen sakea nork egiten duen eta jokalarien kokapena guztiz jakitea falta zait.
    Bestalde joko honen berezitasunak azalarazi dituze (marra), beste jokamoldeetatk bereizteko oso idei atsegina irudita zaidana.
    Horregatik nire nota 8’25 baita.

    ResponderEliminar
  15. Ezezaguna den euskal pilotako jokamolde bati buruzko blog honi 9ko jarriko nioke jarraian azalduko ditudan arrazoiak direla eta:

    Lehenik eta behin aipatu beharra dago meritua duela idatzizko informaziorik gabe, elkarrizketaz eta begi bistaz ikusi daitekeenaz soilik baliatuz, lana informazio dexentez osatuta dagoela.

    Aurkezpenaren argitasunaren aldetik bikain dago bloga, ongi antolatuta egoteaz aparte (antolatzaileak, azpimarraketak, puntukako eskemaketa...) oso eramanagarria da ulertzeko orduan. Hori, bideo zein argazkien erabilera aproposagatik ere lortzen da blog honetan.
    Beraz IKT tresnak zentzu horretan erabiliak dira.

    Jokoaren egiturari dagokionez oso ongi zehaztuta daude puntu guztiak eta haien artean ongi banatuta egoteari esker eta argazki zein bideoi esker ongi ulertzen dira. Adibidez, jokamolde honen berezitasuna den xixa azaltzeko argazki/eskema argia erabiltzen da.

    Azkenik, joko ekintzari dagokionez, faltan bota dut jokalarien kokapenei buruzko azalpentxo bat edota pilota kolpatzeko moduei eta horien zentzuari buruzko aipamenak adibidez. Hori kenduta, ongi azalzten de nola egiten diren tantoak jokamolde honetan, baita marra egiteak ze zentzua duen errefera taldearentzat eta sakeko taldearentzat...

    ResponderEliminar
  16. Jokamolde hau aukeratu dut, egungo euskal pilotako jokamoldeen aitzindaria delako, eta euskal pilotako jokamoldeetatik gutxien ezagutzen direnetako bat delako. Ez dituzue informazio iturri asko erabili zubietan lortutako informazioaz gain, baina zuek esan bezala, bote luzearen kasua berezia da, nahiko ezezaguna baita. Testua oso ongi egituratua dago: puntuka idatzita dago eta horrek asko errazten du testuaren irakurketa. Bestalde, ITK tresnen erabilera oso egokia egiten duzuela iruditzen zait, nahiz eta nire iritziz zuek agertzen zareten argazki edo bideoren bat faltan botatzen den. Materiala nolakoa den aipatzen duzue, eta gainera beste antzeko jokamolde batenarekin konparatzen duzue. Azkenik, oso zehazki azaltzen dituzue jokoan eman daitezkeen egoera ezberdinak( xixa, pedre...). Horregatik lan honi ematen diodan nota 9.75 ekoa da. ZORIONAK egindako lanagatik!

    ResponderEliminar
  17. BOTE LUZEA
    Blog hau oso interesgarria iruditu zait. Bote luzeaz ez dakien batentzat oso egokia. Ni neuk esaterako ez nekien ezer jokamolde onen inguruan eta asko lagundu dit ikasteko.
    Batetik, datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzuela argi dago, oso aberasgarria da.
    Aurkezpena kontuan izanik, oso ongi dago antolatuta eta horrek irakurketa asko errazten du.
    Bideoak, erabiltzerako orduan bideo asko erabili dituzuela ikus daiteke, horrek hobeto ulertzen laguntzen du.
    Horrez gain, jokamoldearen egitura zehaztuta dagoela uste dut.
    Joko ekintza ere oso ongi deskribatu duzue eta oso argi eta txukun antolatu duzue.
    Hau guztia esanik, nire nota 9 koa da.

    ResponderEliminar
  18. Jokamolde hau askoz hobeto ulertzen lagundu dit blog honek, azalpenak oso argiak baitira.
    Informazioaren antolaketa oso hona da, jokaldien azlpena azkenerako utziz eta kantxa eta materialak lehenago azalduz. Argi dago jokamolde konkretu honen arauen azalpena ez dela batere erraza, baina nire ustez, blog honetan oso ondo daude azalduta xixa, piedre, eta joko honek dituen beste hainbat berezitasun. Jokamoldea azalpena oso hona da, eta ez dut uste inork arazorik izango duenik jokamoldea irakurtzerakoan.
    Agertzen diren bideo eta irudiak zalantzak argitzeko oso lagungarriak dira; azkeneko irudia batez ere .
    Argi dago, talde honek, euskal pilotaren jokamolde zailenetariko baten blog oso ona egin duela; liburuetan, jokamolde honi buruz dagoen informazio falta kontuan hartuz batez ere.
    Nire nota: 8,5

    Asier Irastorza

    ResponderEliminar
  19. Jokamolde hau klasean jorratu aurretik ezagutzen ez nuen jokamolde bat delako aukeratu dut honen ebaluazioa egitea.
    Informazio iturrien aldetik ez da oso argi geratzen erabili diren iturriak zeintzuk diren. Informazioa aurkezterako unean atalka antolatzea bloga irakurtzen laguntzen du, era berean azaldutako kontzeptuak argi geratzen diren heinean. IKT tresnen erabilera nabaria da eskegitako bideo eta argazkietan, hala ere nik partaideak agertzen diren argazki edo bideoren bat sartuko nuke, izan ere kolaborazio lana izan dela ez da argi geratzen, suposatzen den arren. Joko egitura oso ondo ulertzen dela uste dut, eta baita joko ekintza ere, halaber joko ekintza hobeto azaltzeko. Amaitzeko nik blog honi jartzen diodan nota 8,5 da.

    ResponderEliminar
  20. Jokamolde hau aukeratu dut niretzat erabat ezezaguna delako.Lehenik eta behin, sarrera oso interesgarria iruditu zait,izan ere bideoarekin bote luzearen historia ezagutzeko aukera izan dut.Datuei buruz,erabilitako iturriak ez dira oso anitzak baina kontuan hartu behar da jokamolde honek ez duela hainbeste informazio eskuragarri beste jokamoldeek bezala.Aurkezpena, lehen esan dudan moduan oso interesgarria iruditu zait.
    Bestalde,kolaborazioari buruz esango nuke gustatuko litzaidakeela bideoren batean beraien presentzia ikustea,horrela denek parte hartu dutela ziurtatzeko.Jokamoldearen egiturari dagokionez, atal guztiak oso modu labur baina ulergarri batean esplikatu dituztela iruditzen zait eta hori asko gustatu zait.Joko ekintzari buruz,aldiz,sakea nork egiten duen eta sakeko momentuan besteak non kokatzen diren ez zait oso argi geratu.
    Hala eta guztiz ere, lan oso ona iruditu zait eta blog-a irakurri baino lehen nola jokatzen zen ez nekien arren,orain nahiko garbi geratu zait zer den eta nola jokatzen den bote luzean.
    Puntuazioa: 8
    Andoni Zumeta

    ResponderEliminar
  21. Blog honen ebaluazioa egitea aukeratu dut jokamolde bitxia eta ezezaguna egiten zaidalako, eta badirudi asmatu egin dudala. Informazioa orokorrean ondo antolaturik dago, deskribapen asko eta IKT tresnen erabilpen oso zuzena egin dute. Materiala oso ondo azaldu duzue, beste jokamoldeetako batzuekin konparatuz gainera. Kontuan hartu behar dugu informazio iturriak bilatzeko beste jokamolde batzuekin alderatuz zailtasun handiagoak izan dituztela eta gehiago mugitu behar izan direla blog hau osatu ahal izateko.

    Hasieran esan dudan bezala jokamolde honi buruz ezer ez dakitenentzat oso erabilgarria izan daiteke era laburtuan ulertu ahal izateko. Guzti hau esanda, talde honentzako puntuazioa 8koa da.
    Martin Lopez

    ResponderEliminar
  22. Jokamolde hau aukeratu dut gutxien ezagutzen nuenetarikoa zelako. Jarraian, nire ebaluazioa egingo dut.

    1-Datuak jasotzeko iturri desberdinak erabiltzea: Jokamolde honi buruzko informazioa lortzea oso zaila izan beharko zen gutxi dagoelako, baina nabaria da talde hau asko mugitu egin dela lana egiteko. Gainera, esteka ezberdinak jarri dituzte testuan zehar, eta horrela gauza gehiagori buruzko informazioa lor dezakegu.

    2- Aurkezpenaren argitasuna: Bloga oso argi dago: estekak kolore berdez jarrita daude, bideoak eta argazkiak daude informazioa banatzeko... Erraz irakurtzen da.

    3/4- IKT-tresnen erabilera eta kolaborazio lana: Hemen aurkitu daiteke blogaren 'akats'bakarra, agian bideoetan beraiek agertu beharko ziren ziurtatzeko kolaborazio lana egon dela. IKT-tresnak bai erabili dituzte, link eta bideoen bitartez.

    5/6- Jokamoldearen egitura eta joko ekintza deskribatu: atal guztiak era labur eta irakurtzeko modu errez batean azaldu dituzte, oso argi gainera. Hala ere, esan behar dut sakearen inguruko informazioa ez zaidala oso argi geratu

    Hau esanda, hobetzeko bi gauza horiek esan ostean nire nota hurrengoa izango zen:

    KALIFIKAZIOA: 8'75

    UNAI BARRENETXEA

    ResponderEliminar
  23. Blog hau oso interesgarria dela eta ondo landua dagoela iruditu zait.
    Datu eta informazioa lortzeko iturri desberdinak erabili ez dituzten arren, lan bikaina egin dute informazio hori lortzen, oso jokamolde zaharra baita eta oso informazio gutxi baitago.
    Aurkezpenaren egitura eta itxura ere oso argiak iruditu zaizkit.
    IKT tresnen erabilera ere egin dute, bideoak eta argazkiak agertzen baitira blogean.
    Talde lanaren erakusle argirik ez dagoen arren, badakit taldekide guztiak Zubietara joan zirela bote luzearen informazioa lortzeko.
    Jokamoldearen egitura eta joko ekitza ere ongi azalduta daudela iruditzen zait. Erabiltzen den materiala, sakea nola ateratzen den, botea non egiten den, nolako lekuan jokatzen den,... ongi azalduta daudelako.
    Ondorioz, esandakoak esanda nire nota 9koa izango da.
    Kepa Albizu

    ResponderEliminar
  24. BOTE LUZEA
    Joko zuzen honen blogga ikusitak, nabaria da taldea ondo lan egin duela. Arrazoi bategaitik aukeratu nuen blog hau zuzentzeko: lehenengoa, praktikan jarri nuen lehenego joko zuzena delako, baina behin lan honen itxura ikusita, gogo gehiago eduki ditut irakurri eta kalifikatzeko. Azalpen argiak eman dituzte, jokamolde honi buruz ezer ez dakien bati irakasteko moduan. Datu iturri gutxi dute, baina hala eta guztiz ere informazio guzti hau elkarrizketa batetik atera izana meritu handia dauka. IKT tresen erabilerari so eginez, bi bideo eta bi argazki erabili dituzte, biak azalpen bat laguntzeko. Egitura eta joko ekintza ere txukun azaldu dute, eta arraia terminoa ondo azaldu dute, zailena izan zitekeena.
    Lan guzti hau ikusita, nire kalifikazioa ona izango da, 8.5. Zorionak
    Erlantz Pazos

    ResponderEliminar
  25. que cojoes es una xisa

    ResponderEliminar